Badatoz berriro Zientzia Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak, urtero Bergarako Udalak eta hainbat eragilek antolatzen dituztenak. Aurtengoa gauzatzea ez da batere erraza izan, baina oztopoak oztopo, egitarau aberatsa antolatu dute, beti ere publiko guztietara zuzendutakoa.
Urriaren 14tik azaroaren 26ra artekoa izango da eta Miguel Altuna LHIIk eta LHL Miguel Altunako ikasle-ohien elkarteak ere modu aktiboan parte hartuko dute.
Urriaren 29an, Aroztegin, emango zaie hasiera ofiziala ZTBren 2020ko jardunaldiei, interes handiko hitzaldi eta jarduerak eskainiko direlarik:
- Zazpi hitzaldi: Energia, Sendabelarrak, Emakumeentzat autodefentsa digitala, Telesforo Aranzadi, CO2, Eraldaketa digitala eta beste.
- Escape Room Teknologikoa Miguel Altunan: Azaroaren 11n, 16:00-19:00. Euskaraz. Pertsona kopurua: 4-5 pertsonako taldeak. Adin tartea: 10-16 urte bitartekoak. Iraupena: 30 minutu. Izen ematea: 943 899 273 – 943 899 272 edo lhl@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com
- Artea eta zientzia uztartzeko ikastaroa.
- Barnetegi teknologikoa.
- EHUko Ilustrazio zientifikoko berezko titulazio lanen erakusketa Aroztegin, urriak 29tik azaroak 15era.
Garai berri hauetan edozer antolatzea zaila da, baina egokitu dira egoera honetara ere. Esaterako, aforo mugak direla-eta, aurten ezinbestekoa izango da edozein ekitaldira joan nahi izanez gero, aurretik 943 769003 telefono zenbakira deitzea edo laboratorium@bergara.eus e-posta helbidera idaztea.
Horrez gain, egoera honen jakitun, baliabideak jarri dituzte antolatutako hitzaldi guztiak on line ikusi ahal izateko. Horretarako modua aurkituko duzue jardunaldi hauen gaineko informazio guztia batzen duen www.ztbergara.eus webgunean.
Ikusi egitarau osoa hemen: ztb_esku_orria20201.pdf


