Lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduratzat ulertzen da lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentziak ebaluatu eta zuzentzera bideratutako jardunen multzoa.
Ebaluazioa prozesu egituratu baten bidez egiten da. Horren bitartez egiaztatzen da pertsona baten lanbide-konpetentziak betetzen ote dituen ala ez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko konpetentzia-ataletan zehaztutako gauzatzeak eta gauzatze-irizpideak.
Lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurek, ezarritako eskakizunek eta ondorioek Estatuko lurralde osoan dute hedadura eta baliozkotasuna.
Prozedurak hiru fase ditu:
- Lehen fasea: AHOLKULARITZA.
- Bigarren fasea: KONPETENTZIA PROFESIONALA EBALUATZEA.
- Hirugarren fasea: KONPETENTZIA PROFESIONALA EGIAZTATU ETA ERREGISTRATZEA.
Hau da 2020ko deialdiaren egutegia:
- Aurre-inskripzioa: 2020ko irailaren 10etik 24ra.
- Behin-betiko onartuen zerrendak argitaratzea: 2020ko urriak 23.
- Aholkularitza fasearen garapena: 2020ko urriaren 26tik azaroaren 30era.
- Ebaluaziorako izen-ematea: 2020ko urriaren 27tik azaroaren 30era.
- Ebaluazio fasea: 2020ko urriaren 27tik abenduaren 18ra.
- Behin betiko aktak argitaratzea: 2021eko urtarrilaren 19an.
- Izangaiek ziurtagiriak jasotzea: 2021eko urtarrilaren 20tik aurrera.
Informazio gehiagorako Miguel Altuna LHIIko idazkaritzan kontsultatu (943 899 871) edo https://ivac-eei.eus/eu/ikasketa-egiaztatzea/ web orrian.


