Egunotan, Stuttgarten (Alemania) WorldSkills 2022 lehiaketa ospatzen ari dira, non Mekatronika, Industria 4.0 eta Uraren Teknologiako trebetasun lehiaketak egiten ari diren Motek Industria azokarekin batera.
Aipatu bezala, Mekatronika, 4.0 Industria eta Uraren teknologiako lehiakideek beren trebetasunak erakutsiko dituzte automatizazioaren eta makinen ikusmenaren munduko fabrikatzaile eta aditu nagusien aurrean eta Miguel Altunako irakasle talde bat bertara gerturatu da lehiaketa bertatik bertara ikusteaz gain, Motek automatizazio ferian azken teknologiak ezagutzeko asmoarekin.


