Aste honetan, VETriangle proiektu europarraren bidez, Polonia, Alemania, Turkia eta Lituaniako proiektu-kideak ditugu Miguel Altuna Lanbide Heziketan.
Egitarauan aurreikusi bezala, ikasketak eta lana txandakatzen dituen Miguel Altunako DUAL sistema ezagutzeaz gain, Lazpiur enpresa bisitatzen izan ziren atzo. Horretaz gain, ikas-ekinezko lanbide heziketari loturik Usurbilgo LH Institutua eta Tknika ezagutu dituzte gaur. Amaitzeko, irailaren 14 eta 15ean Donostian ospatuko den “AURRERUNTZ” Lanbide Heziketako Nazioarteko Jardunaldietan parte hartuko dute.


