Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

VETriangle proiektu europarrarekin Alemaniako DUAL eredua ezagutzen

Martxoaren 13tik 17ra bitartean, MAIko Joxu Arana eta Alberto Larrea irakasleak Alemaniako Hennef-en izan dira.

MAI partaide den VETriangle (Erasmus+ programa) proiektu europarreko bilera izan dute Polonia, Turkia eta Lituaniako bazkideekin batera. Egonaldian zehar,  proiektuaren garapenean aurreikusitako lanak aurkezteaz gain, Alemaniako hezkuntza sisteman paper garrantzitsua duten eta lanbide heziketa DUALean protagonista diren eragile desberdinak ezagutzeko aukera izaten ari dira: BIBB Federal Institute for Vocational Education and Training, IHK Bonn/Rhein-Sieg Merkataritza eta Industria Ganbara eta GKN Sinter metals Bonn enpresa, besteak beste.

Horretaz gain, bazkide bakoitzaren esperientzia eta funtzionamendua ezagutzen ari dira, eta aurrera begira egin beharreko lanak ere zehaztu dituzte.

 

14/02/2018