Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Urratsbatek zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzakete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,…
Horrez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz eta enpresa proiektuen dinamizazioaz arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza eskainiko diona eta bere ondoan laguntzaile moduan arituko dena.
Hori dela eta, gaur Miguel Altunako ikasleei Urratsbat programa eta funtzionamendua aurkeztu zaie eta bertan izan da, beraien ibilbide eta esperientzai kontatuz Bereiker enpresaren sortzailea ere. Eskerrik asko!


