Torlojugintzako enpresa eta profesionalek hitzordua dute urriaren 18an Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Bertan, “Ez dagizula torlojurik falta” jardunaldia egingo da. Izasa Scientific eta FEXek antolatu dute ekitaldia, Bergarako Miguel Altuna LHIIren laguntzarekin.
Ekitaldiaren alderdirik aipagarrienetako bat ikaskuntza praktikoko saioak izango dira, non parte-hartzaileek mundu errealeko egoeretan ikasitakoa aplikatu ahal izango duten. Jarduera horien bidez, materialen saiakuntzak sakonki ulertzea sustatuko da, eta, hartara, parte-hartzaileek zuzenean esperimentatuko dute teknika eta teknologia aurreratuenekin. Ekitaldi hau aukera paregabea izango da materialen saiakuntzetan sakondu eta arloko adituekin lan egin nahi dutenentzat.
Jardunaldian izena emateko epea zabalik da, eta torlojugintzako profesionalen eskaera handia aurreikusten da.


