Iragan Irailaren 15ean, Euskadiko LHko “Aurreruntz” Topaketen baitan, Berrikuntza Teknologikoari buruzko mahai-ingurua burutu zen Tknikan, nazioarteko hainbat adituren partehartzearekin.
Bertan, Euskadiko Lanbide Heziketa sisteman Industria 4.0 arloan egindako lanari buruzko gogoeta egin zen TKgune programan eta Fabrikazio Aditiboaren arloan egindako lanari arreta berezia jarriz. Jardunaldia aberasgarriagoa egiteko asmoz saioan TKgune barnean lan egiten duten ikastetxeen adibide konkretuak aurkeztu ziren, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Unai Ziarsolo eta IMH LHIIko Xabier Cearsoloren eskutik.


