Bergarako Udalarekin elkarlanean martxan dugun STEAM Komunitatea Indartuz ( STEAM KoIn) ekimenaren bidez, STEAM formazioa sustatu, STEAM lanbideak ikustarazi eta lanbideei loturiko genero estereotipoak apurtzeko helburuarekin Mariaren Lagundia Ikastolako DBHko ikasleek ULMA Packaging enpresa ezagutzeko aukera izan dute, lanpostu desberdinak eta lan egiteko modu desberdinak ikusiz.
*Zer da STEAM? STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematikak.


