Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

STEAM EUSKADI ZIGILUA lortu dugu

Miguel Altuna Lanbide Heziketan, STEAM formazioa sustatu, STEAM lanbideak ikustarazi eta lanbideei loturiko genero estereotipoak apurtzeko helburua duten hainbat ekintza aurrera eraman eta bultzatzen ari gara azken urteotan (STEAM KoIn, Eskape Room Teknologikoak, Berdintasun Kontseiluko partaide…)  Bergarako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta baita beste ikastetxe eta eragileekin elkarlanean.

Egiten diren ekintzen adierazgarri, Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko talde ebaluatzaileak 126 hautagai-zerrenda baloratu ondoren, STEAM Euskadi ZIGILUA lortu dugu. Zorionak!