Gaur, SomosLasFP proiektuaren aurkezpen ekitaldia izan dugu. Ekitaldia online formatuan izan da eta bertan parte hartu dugu Miguel Altuna Lanbide Heziketak, Elgoibarko Meka LHIIk, Iruñako Virgen del Camino Lanbide Heziketa ikastetxeak, Ikaslan Gipuzkoako LHko zentru publikoen elkarteak eta NCUENTRA enpresako berdintasune gaietako adituok.
“Somos las FP, Futuras Profesionales” hezkuntza ministerioak diruz-lagundutako proiektuaren xedea da ikerketa bat egitea Lanbide Heziketa ikasten ari diren emakumeekin batera, emakumeak STEAM adarrean sartzean aurkitu dituzten oztopoak identifikatzeko, eta jakiteko zer-nolako jardunbide onak izan dituen emakume-talentu horrek, oreka izan dadin mutilen eta nesken artean, LHtik STEAM lan-merkatuan sartzean eta horretarako egin beharreko bidean.
Ikerketaren urratsetako bat da, Lanbide Heziketan ikasten ari diren emakuemeei, 27 galderako inkesta anonimo bat egitea da, eta horretarako premiazkoa izango da zuen
laguntza, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Erkidegoko Lanbide Heziketa publikoko 1.200 emakumezko ikasle inguruk parte hartuko baitute. Haien iritzia behar dugu, beste inork baino hobeto baitakite zergatik egin duten LHko adar baten edo beste baten aldeko aukeraketa. Hitz batean, protagonistak eurak, emakumeak, direlako. Une oro bermatuko dira parte hartzen dutenen datuen babesa eta anonimotasuna.
Galdetegiekin urriaren 15ean hasiko gara eta inkesten emaitzak lortu ondoren, neurri batzuk proposatuko dira, genero-estereotipoak oztopo izan ez daitezen prestakuntza eta etorkizuna hautatzean. Neurri horiek berekin ekar dezakete honako hauek sortzea: gidak, ikus-entzunezko materiala, ahalduntzeko eta genero-estereotipoak gainditzeko lantegiak eta abar.


