Aurten ere Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta gainontzeko langileok SAN JUAN BOSKO eguna ospatuko dugu ostiralean, urtarrilaren 26an. Ekintza ugari izango ditugu eta seguru primeran pasatuko dugula.
Egitaraua:
– 09:00etatik 13:30etara, ikasle eta irakasle taldeen artean LEHIAKETA MUNDIALA. Jolas desberdinak egingo ditugu eta denak puntuatzen dute. Lehen jolasa GELAN egingo da, eta gainerakoak kanpoan egingo dira.
– Ondoren, IRALA KALERA joango gara TRIKITALARIEN laguntzarekin herriko giroa hobetzera.
-14:30etan, AUTOBUSA hartuko dugu, AZOKA plazan, eta TARTUFOra hurbilduko gara, BAZKALTZERA.
– Bazkaldu ondoren eta bazkaria jaitsi dadin, gorputzak piska bat mugituko ditugu, Bergarako DJaren MUSIKArekin.
– 19:15etan, berriro autobusa hartuko dugu Bergarara itzultzeko.
– 19:30etatik 21:30etara, MUSIKA herrian zehar, 2ZL3ko ikasleen eskutik.
Hori guztia JAI GIROAN eta ONDO PASATZEKO helburuarekin.


