Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuaren nazioarteko bilera Portugalen

Urte amaieran,“Project ReRe Erasmus+ KA2: Renewable Energy Renewable Earth” proiektuaren bazkideek bilera egin zuten Portugaleko Guardan, proiektuaren helburuak lortzeko beharrezko zereginak planifikatzeko 3.bilera hain zuzen ere.

Topaketa honetan Turkia, Danimarka, Irlanda, Portugal eta Miguel Altuna Zentroko ordezkariek parte hartu zuten, energia berriztagarrien inguruko irtenbide berritzaileen garapenerako nazioarteko lankidetza sendotuz.

Proiektu honen helburua da trantsizio energetiko iraunkorra sustatzea, praktika onak partekatuz eta energia garbiko gaitasunak garatuz. Miguel Altunak etorkizuneko formazioa eta iraunkortasuna bultzatzeko duen konpromisoaren erakusgarri da ekimen hau.