Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Pertsona langabeei zuzenduta, eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea prof.ziurtagiria

Miguel Altuna Lanbide Heziketak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, koletibo zaurgarriei zuzendutako gizarteratzea eta berrikuntza soziolaboral proiektu berezia jarri du abian. Enplegua, gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko helburuarekin, profesional gaituak sortzeko prestakuntza eskainiko du parte hartzaileei gizarteratzeko eta laneratzeko gaitasunak eta baliabideak emateko. 

Testuinguru honetan, formazio hau eskainiko da: “EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK MUNTATZEA ETA MANTENTZEA” profesionaltasun ziurtagiria (ENAE0108)

Edukiak:

  • MF0835_2: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen zuinketa, 150 ordu.
  • MF0836_2: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa, 210 ordu.
  • MF0837_2: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanak, 60 ordu.
  • MP0032 :Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketarekin eta mantentze-lanekin lotutako lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak, 120 ordu.

Datak: Otsailaren 27tik uztailaren 7ra. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.

Iraupena guztira: 540 ordu.

Izen emate epea: Urtarrilaren 27a arte.