Datorren ostegunean, otsailaren 2an, Paddy Rekalde idazlea izango dugu MAIko aretoan, 11:30etan. Solasaldian zehar, sormenari eta bere bizipenei buruz hitzegiteaz gain, saioari bizia emateko galdera-erantzun tartea ere izango dugu.
Paddyk hainbat lan argitaratu ditu azken urteotan. 1997na Aizu, Paddy! Ipuin liburuarekin hasi zuen ibilbide literarioa eta ondoren etorri ziren narrazio laburrak (Whiskey koloreko gauak, 1999), eleberriak (Rebel Mayo Colorao, 2002; Ragga-ragga dator gaua, 2006) eta poema-liburuak (Sex abaroa, 2000; Bilbo dub kronikak, 2004) idatzi ditu.
Taberna-zuloetako gau giroa, sexua, drogak, rock musika eta deserrotutako jendea didra haren lanen gai nagusiak.


