Pasa den irailaren 27an, Osarten Kooperatiba Elkarteak eta Miguel Altuna Lanbide Heziketak lankidetzarako akordioa sinatu zuten.
Osarten Kooperatiba Elkartea prebentzio-zerbitzu mankomunatu bat da eta bere eginkizuna elkartutako enpresetako langileen segurtasuna eta osasuna sustatzea da horretarako behar diren baliabideen kudeaketa mankomunatuaren bidez, baita oro har osasunarekin zerikusia duten jarduera osagarriak egitea ere.
Lankidetza akordio honen bidez, elkarlanerako aukerak landu dituzte.


