Datozen asteotan, pertsona langabeei zuzenduriko orga jasotzaile, zubi garabi eta apilagailuen erabilerari loturiko prebentzio ikastaroak eskainiko dira Miguel Altuna Lanbide Heziketan, LHL Elkartearekin dugun lankidetzari eta Kutxa Fundazioaren laguntzari esker.
Guztira 9 ikastaro eskainiko dira urriaren 18tik azaroaren 26ra eta berauen ordutegia, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 18:00etara izango da.
Aipaturiko ikastaro hauek, Kutxa Fundazioak onartutako Laneratu egitasmoaren barnean kokatzen dira, helburua nagusia hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea delarik, norbanakoen beharrak eta lanbide beharrak uztartzea, hain zuzen ere.
Ikastaro hauei buruzko informazioa 943 899 271 eta 943 899 272 telefonoetara deituz edo ikastaroak@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com helbidera idatziz.


