Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

OLOTeko LHko ikasleen bisita Smart School 4.0 egitasmoari lotuta

Pasa den otsailaren 15ean, OLOTeko Lanbide Heziketako ikasle talde baten bisita jaso genuen. SMART SCHOOL 4.0 egitasmoari lotutako bisita izan zen eta helburua, ikastetxeen eraginkortasun energetikoaren kontrola ikasketa ingurune digitalizatuetan nola landu eta txertatu, besteak beste.

Proiektuaren laburpen laburra:

Proiektuaren bidez, gasaren, aire konprimituaren eta elektrizitatearen energia-kontsumoak kontrolatzeko eta monitorizatzeko bi ingurune erreal sortzea proposatzen da, non heziketa-zikloetako ikasleek elkarreragin beharko duten energia-kontroleko ekosistema digitalizatu eta automatizatuetan. Ikasleek, ikaskuntza-prozesuan, arkitektura konektatua eta IoT ekipo eta aplikazioak konfiguratzeko gaitasunak garatzea planteatzen da. Asmoa da ikasleak 4.0 teknologietara ohitzea, ikaskuntza-prozesu beretik.

Bestalde, proiektu honen bidez, zentroak osatzen dituzten pertsonak energia-eraginkortasunaren inguruan sentsibilizatzeari ekin nahi zaio, Garapen Iraunkorreko Helburuekin lerrokatuta: kontsumo eta ekoizpen iraunkorreko modalitateak bermatzea, azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio iraunkorra sustatzea eta berrikuntza sustatzea. Autokontsumoko energia-konpentsazio eskuragarriko eta ez-kutsakorreko sistemak integratzeko azterlanak egitea, klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiten zeharka lagunduz

Horretarako, bi ekintza pilotu egingo dira ikastetxe bakoitzean. Batetik, Garrotxa Institutuak klimatizazio-sistemaren kontrola, monitorizazioa eta konexio birtuala egingo ditu institutuko gela teknikoetan, eta, bestetik, institutuko eraikinetako argiztapen komuna kontrolatu, monitorizatu eta optimizatuko du. Bestalde, Miguel Altuna LHIIk zentroaren tailer eta eraikinetako gasaren, aire konprimituaren eta elektrizitatearen kontsumo, monitorizazio eta kontrol datuak eskuratuko ditu, ondoren optimizatu eta konpentsazioa aztertzeko. Bi soluzio horietan Watia eta JMP ingenieros S.L. enpresek parte hartuko dute. Bi esperientzia horiek ikastetxe bien artean trukatuko dira, ondoren ezartzeko.