Atzo, otsailak 28, Miguel Altuna Lanbide Heziketan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari esker, odola emateko saioa izan genuen. Odol emaile berriak aurkitzeko kanpaina honen barruan, oraingoan ere ez dute hutsik gure ikasle eta langileek.
Aurreko urtean baino parte hartze handiagoa izan dugu aurtengoan: 35 pertsona gerturatu dira odola ematera eta 30 pertsonek eman ahal izan dute.
Antolatzaileek zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.
ODOLA EMATEAK, BIZITZA EMATEN DU.


