Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Odol-emate saioa gaur Miguel Altuna Lanbide Heziketan

Gaur, urtarrilak 21, Miguel Altuna Lanbide Heziketan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari esker, odola emateko saioa izan dugu. Odol-emaile berriak aurkitzeko kanpaina honen barruan, oraingoan ere ez dute hutsik gure ikasle eta langileek.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, aurten parte hartze bikoitza izan da: 72 pertsonek eman dute izena odola emateko. Covid protokoloa dela eta, gaurkoan 2.mailako ikasleen eta langileen txanda izan da eta martxoan bigarren aukera bat izango dugu.

Antolatzaileek zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.

ODOLA EMATEAK, BIZITZA EMATEN DU.