Astelehenean, “Mugarik gabeko formazioko” ikasleak Fagor Enpresa bisitatzen izan ziren. Baina zer da mugarik gabeko formazioa?
“Capacitación sin Fronteras de México” programaren bidez, Mexikoko ikasle talde bat Miguel Altuna Lanbide Heziketan ari da Industria 4.0 gaietan formatzen eta inguruko enpresetan beraien praktikak egiten iraila hasieratik urte amaierara arte.
Aipaturiko programa hau, Mexikoko Guanajuato Estatuko Gobernuak bultzatua da eta Mexikon presentzia duten euskal enpresa talde batek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRIk parte hartzen dute.


