Maiatzaren 10 eta 11, LCAMP proiektuan parte hartzen ari diren Miguel Altunako Unai Ziarsolo, Liher Errasti eta Iosu Etcheverry, Tknikako eta Alemaniako Baden-Wuerttemberg Cooperative State University-ko (DHBW) lan-taldearekin batera, CLF 2023 kongresuan parte hartzen ari dira.
Bertan, LCAMP proiektu europarrari loturik, Miguel Altunako Elkarlaneko Ikaskuntza Plataforma kontzeptua aurkeztu dute, besteak beste.


