Miguel Altunako hainbat langile eta ikaslek parte hartuko dute aurten ere Movember nazioarteko mugimendu benefikoarekin.
MovemBer gara EGITARAUAren barruan, azaroan zehar hainbat ekintza izango dira Bergaran eta horietako bat, Miguel Altunan izango dugu: Azaroaren 21ean, asteazkena, goizeko 11:00etan GURUTZ ORBE doktoreak “Gizonezkoen berezko gaixotasunak” hitzaldia eskainiko du.


