Aurten ere, Miguel Altunako ikasle talde desberdinek, DYAren bidez Lehen Sorospeneko ikastaroa egiteko aukera izan dute.
3 orduko saioak izan dira eta bertan larrialdi kasu desberdinen aurrean nola jokatu eta zein pausu jarraitu behar diren ikasi dute.


