Gaur, otsailak 1, Miguel Altuna Lanbide Heziketan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari esker, odola emateko saioa izan dugu. Odol emaile berriak aurkitzeko kanpaina honen barruan, oraingoan ere ez dute hutsik gure ikasle eta langileek.
Aurreko urteetan baino parte hartze txikiagoa izan den arren (29 pertsona gerturatu dira odola ematera, 27k eman ahal izan dute eta hauetatik 10 izan dira lehen aldiz emaile gisa aurkeztu direnak), antolatzaileek zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.


