Pasa den abenduaren 16an, Barakaldoko BECen Enpresa Simulatuen XI.azoka izan zen. Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik etorritako Lanbide Heziketa ikastetxe ezberdinen 26 enpresa elkartu ziren; horietaz gain, Nafarroatik eta Bartzelonatik ere enpresa bana egon ziren.
Bergarako Miguel Altunako “Administrazioa eta Finantzak” zikloko 2.kurtsoko ikasleek “GARBI” ikuztegi industrialaren standa muntatu zuten. Azoka honek ahalbidetzen du ikasleek merkataritza harremanak lantzea, eta aukera paregabea da gainontzeko enpresak aurrez aurre ezagutzeko, bezeroak lortzeko, lankidetza hitzarmenak sinatzeko, elkarri saltzeko eta erosteko, eta, azken finean, ikasgelan ikasitakoa benetako azoka batean praktikan jartzeko.


