Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altunako berdegunea txukuntzea eta San Juan Bosco eguna

Urtero, urtarrileko azken ostiralean Miguel Altunan egun berezia izan ohi dugu, San Juan Bosco eguna. Aurtengoa Covid19ak baldintzatuko duen arren, egunari ikutua emango dio ikastetxeak. 

Hori dela eta, Miguel Altuna Lanbide Heziketako eraikin berriaren inguruko berdegunea auzolanean txukunduko dute ikastetxeko langile nahiz ikasleek eta urtarrilaren 29an, San Juan Bosco egunean, bertako espezieak diren zuhaitzen landaketa bat ere burutuko da.

Zuhaitzen landaketa hau,  Miguel Altunan zuzendari izandako, Juan Gallastegi, Fernando Otaño, Felix Askasibar, Jose Ramon Arakistain, Jose Mª Larrañaga, Iñaki Larrañaga eta Iosune Irazabalek egingo dute eguerdiko 12;00etan.

Bergaran eta Debagoienean ongi sustraituta dagoen ikastetxe honetan, zuhaitz hauen kimu berriak ikusiko ditugu aurtengo udaberrian.