Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altunako 1.Argazki Lehiaketako sarituak

2022ko Miguel Altunako egutegia prestatzeko helburuarekin, dakizuen bezala aurten 1.Argazki Lehiaketa antolatu dute ikastetxeko Lan Giroko arloko partaideek Zuzendaritzari Laguntzako ikasle taldearekin batera. 

 

Lehiaketan ikastetxeko espazio desberdinak bildu nahi ziren eta dagoeneko, baditugu hiru argazki hoberenak atera dituzten pertsonen izen abizenak:

1.Saria: Ander Odriozola. Mekatronika Industrialeko ikaslea.

2.Saria: Nerea Urkiola. Administrazio eta Finantzetako ikaslea.

3.Saria: Gorka Jauregi. Miguel Altuna LHIIko irakaslea.

Zorionak!