Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altunak BIKAIN Ziurtagiria jaso du euskararekin duen konpromisoagatik

Atzo, abenduak 18,2024ko Euskararen Erabileraren Aitortza-ekitaldia ospatu zen Donostiako Kursaalen eta bertan izan ginen Miguel Altuna Lanbide Heziketaren izenean Euskararen BIKAIN Ziurtagiri jasotzen.

Ziurtagiri hau lortzea aitorpen handia da zentroak euskararen normalizazioan egindako ahalegin eta dedikazioarentzat. Eusko Jaurlaritzak lan hau eskertu nahi du, eta zentroari bultzada ematen dio euskararen erabilera sendotzeko eta zabaltzeko bidean aurrera jarrai dezan.

Miguel Altuna, zure euskararen zubia.