Miguel Altuna Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 2.mailako ikasleek Segurako KENDU enpresa bisitatu dute.
KENDU mekanizazioan erabiltzen diren tresnen ekoizpen-prozesuan eta kudeaketan espezializatutako enpresa da, metal gogorrezko ebaketa-erremintak ekoizten dituzte. Hauetako asko katalogoan dituzte, hau da stockean. Bezeroak eskatutako neurrietara egokituta erremintak ere ekozten dituzte.
Bisitan zehar, ikasleek enpresaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko eta fabrikazio mekanikoaren sektorean funtsezkoa den prozesu industrialen kudeaketaren eta optimizazioaren xehetasunetan sakontzeko aukera izan dute.
Eskerrik asko egindako harreragatik.


