Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altuna Lanbide Heziketa ekintzailetza sustatzen

Gaur, azaroak 23, ekintzailetza sustatzeko ekitaldia izan dugu Miguel Altuna Lanbide Heziketan.

Ekitaldiaren hasieran, Mikel Aranak, Tknikako ekintzailetasun arlotik dauden proiektu eta zerbitzuak aurkeztu ditu (kultura ekintzailea, irakasle ekintzailea, enpresen sorrera, etab.).

Ondoren, Debagoieneko Mankomunitatearen izenean, Koldo Azkoitiak, enpresa berria sortu nahi dutenei eskaintzen dieten aholkularitzaz hitzegin du: Bideragarritasun planaren azterketa eta aspektu juridikoen laguntza, eta Debagoieneko bailarak eskuragarri dituen baliabideen azterketa egin du, batez ere lokalen errenten gainean sakonduz.

Azkenik, Saiotek eta Elursa enpresen sortzaileak diren Aritz Uzin eta Daniel Fernandezek beraien esperientzia kontatu dute, zerk bultzatu zituen ekintzailetasuneruntz eta bidean aurkitu dituzten laguntzen eta arazoen deskribapena eginez.

 

06/03/2018