Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

MetalMadrid 2023 ferian izan gara azken berrikuntzak ezagutuz

Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduna (FA) espezializazioko ikasle eta irakasle talde bat azaroaren 15 eta 16an ospatu den Metalmadrid 2023 ferian izan dira, enpresen eskaintza eta jarduna ezagutuz.

Industria azoka edizio hau azaroaren 15ean eta 16an IFEMA MADRID azoka-eremuan ospatu da, non gaur eta biharko industriarako azken aurrerapenak eta garapenak aurkeztu diren. Robomática Madrid eta Composites Madrid ekitaldien ospakizunarekin bat egiten du biltzar honek azken edizioetan, eta aurten ere hala izan da.

MetalMadriden, industrian gertatzen ari diren aldaketekin zerikusia duten hainbat sektore daude ordezkatuta: Makineria, erremintak, azpikontratazioa, hornidurak, ingeniaritza, materialak, robotika, automatizazioa, fabrikazio gehigarria eta gainazal tratamenduak, besteak beste. Horrela, topaketak teknologia moten arabera banatutako erakusketa-eremuak ditu: Fabrikazio Konektatua, Ingeniaritza Robotikoa eta Fabrikazio Gehigarria sailek euren eremu propioak dituzte adibidez. Beraz, teknologia eta espezializazio ezberdinetan diharduten enpresa zerrenda zabala bertan topatu ahal izan duguna; aukera ona interesgunearen araberako kontaktuekin egoteko, eta baita kontaktu berriak egiteko ere, noski.