Mekanizazioko ikasleek GEHIBER enpresa bisitatu dute egunotan bi txandatan. Bertan, gure ikasleek pieza baten prozesu osoa ezagutzeko aukera izan zuten, material gordinetik abiatuta, fabrikazio prozesu osoa nola izan ohi den amaierako pieza lortu arte.
Oso gustora gelditu ginen bisitarekin, ongi ikusi zuten ikasleek mekanizazio teknikari baten lana enpresa batean zein izan daitekeen.
Eskerrik asko eskainitako arreta eta azalpenengatik.


