Dagoeneko prest dugu Miguel Altuna partaide den Engendering STEM proiektu Europeareko web orri berria.
Europar Batasunean hutsune handi bat dago pertsonen gaitasunen eta enpleguaren artean, bereziki Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika (STEM) alorrean, non 2025erako 7 milioi erantzun gabeko lanpostu aurreikusten diren.
Horregatik, Erasmus+ programako proiektu honi esker, STEM alorreko enpresa txiki eta ertainetako lanpostuetan, berdintasuna eta aniztasuna lortzerako orduan, emakumezkoak baztertzeko aurkitzen diren faktoreak identifikatzen eta genero-berdintasun eremuan enpresa eta erakundeetan burutzen ari diren praktika onak partekatzen ari gara.
Eman bultzada zuk ere bultzada bat emakumeek formazio eta lan teknikoak aukera ditzaten! NOLA? HEMEN klikatuz.
- Oharra: Momentuz ingeleraz bakarrik dago.


