Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Martxan da Behar-Ekin prestakuntza jarduera

Martxan dugu LHL elkartearekin lankidetzan eta Kutxa Fundazioaren laguntzari esker BEHAR-EKIN prestakuntza jarduera. Egitasmo honen helburu nagusia, parte hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea da, horretarako norbanakoen beharrak eta lanbide beharrak uztartuko direlarik.

Kualifikazio maila baxuko pertsona langabeei zuzenduriko formazio honen bidez, hizkuntza maila hobetu, IKTen erabilera indartu eta zeharkako hainbat gaitasun landuko dituzte (komunikazioa, talde-lana, lan arriskuen prebentzioa, etab.) beraien laneratzean lagunduz, besteak beste.