Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

MAIko administraritzako ikasleak Lazpiur enpresa bisitatzen izan dira

Pasa den otsailaren 9an, MAIko Administrazio eta Finantzak zikloko 1.mailako ikasleek urtero egiten duten moduan, Bergarako Lazpiur enpresa bisitatu zuten. Lehendabizi, Giza Baliabideak, Kalitatea eta Finantza sailetako buru diren Aroa Agirrezabal, Miguel Angel Agirrezabal eta Jone Lazpiurren azalpenak jaso zituzten enpresaren antolakuntza, langileen aukeraketa eta prestakuntza, hornitzaileen kudeaketa, enpresan erabiltzen duten kudeaketarako softwarea eta finantza arloari buruz, besteak beste.

Ondoren, enpresako tailerrak bisitatzeaz gain, batez ere lan administratiboetako bulegoetako sail desberdinak ikusi zituzten (erosketa saila, sail komertziala, etab.)

 

14/02/2018