Confebaskek antolatuta, 2018-19 ikasturteko Lantokiko Prestakuntza eta LH Dualeko diplomen banaketa ekitaldia egin da Euskalduna jauregian. Guztira Lanbide Heziketako 11000 diploma banatuko badira ere, 500 bertan jaso dute beraien diploma. Bertan, Miguel Altuna Lanbide Heziketako 7 ikaslek beraien lan praktiketako diploma jasotzen izan dira. Diploma banaketan, besteak beste, Confebaskeko Eduardo Zubiaurre presidentea, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Jorge Arevalo Lanbide Heziketa Sailburuordea egon dira.


