Langile nahiz pertsona langabeei zuzenduriko eta Lanbideren bidez guztiz diruz-lagundutako hainbat ikastaro hastear ditugu Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Ikastaro hauek, arratsaldez eskainiko dira, astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 20:30etara.
Plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 899 272 zenbakira deituz, ikastaroak@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com helbidera idatziz edo Lanbideko web orriaren bidez.
Hauek dira dagoeneko hasiera data duten ikastaroak:
- MF0106_3 – Produktuak automatizatzea. 2021/12/20-2022/05/23. 210 ordu.
- UF0454 – Dokumentazio teknikoa lantzea, fabrikazio mekanikorako CAD-CAM programak erabiliz. 2021/12/22- 2022/02/24. 90 ordu.
- UF0876 – Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-prozesuetako zehaztapen teknikoak. 2022/01/17-2022/02/17. 60 ordu.
- Elkarrekin lanean- Biltegi Kudeaketa ikastaroa. 2022/01/31-2022/04/01. 210 ordu (Lan praktikak enpresan barne).
- UF0320 – Testu tratamendurako aplikazio informatikoak (Word): 2022/01/17-2022/02/01. 30 ordu.
- UF0321- Kalkulu-orrietarako aplikazio informatikoak (Excel): 2022/02/14-2022/03/15. 30 ordu.
- UF0883 – Txirbil-harroketa bidez mekanizatutako produktua egiaztatzea. 2022/02/21 -2022/03/10. 30 ordu.
- Egiaztapen Tridimentsionala. M-Cosmos. 2022/03/07-2022/03/22. 30 ordu.


