Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartze aktiboa

Azaroaren 22an eta 23an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak “Imajinaezinerantz aurrera eginez” nazioarteko topaketa egin du Tabakaleran, Donostian.

Topaketaren helburua, maila goreneko hizlariekin batera, azken garapen teknologikoek prestakuntzan, enpleguan, ekonomian eta gizartean duten eraginari buruz hausnartzea da, hiru ardatz nagusiren inguruan:

  • 1. ardatza: teknologia adimendunak. Besteak beste, Adimen Artifizialaren, konputazio kuantikoaren, sistema adimendunen edo robotikaren alorreko garapen berrienetan oinarrituko da.
  • 2. ardatza: Bizitza eta teknologia. Etorkizuneko teknologiak gure bizitzetan izango duen eragina izango du ardatz: hiri adimendunak, antolakuntzaren kontzeptu berriak, osasuna, etab.
  • 3. ardatza: Gizakia teknologiaren aurrerapenaren aurrean, etorkizunean garatuko diren teknologien eraginaren aurrean giza balioetan zentratuta.

Topaketa honetan, parte hartze zuzena izan du Miguel Altunak, izan ere, Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleak antolakuntzako partaide izan dira. Lan bikaina, zorionak!