Atzo, maiatzak 29, FEX eta Miguel Altunak antolatutako Korrosioaren aurkako babesak I.jardunaldia izan genuen.
Bertan zonaldeko estanpazio alorreko enpresek eta zentru teknologikoek parte hartu zuten.
Jardunaldian zehar ondorengo gaiak landu zituzten:
JEAN RECUBRIMIENTOS enpresako Javier Garcíak korrosioaren aurkako babesak azaldu zituen. Ondoren korrosio prozesuaren nondik norakoak, estaldura desberdinen ezaugarriak. Bakoitzaren korrosioaren erresistentzia maila eta erresistentzia hau neurtzeko teknikak eta estalduren aplikazio teknika desberdinak ere azaldu zituzten.
Azkenik, arazoak eta konponbideak, sektore bakoitzari begira (autogintza, eolikoa, …) teknika berriak eta arauak.


