Goi mailako heziketa zikloetarako sarbide den SARRERA FROGAren 2018ko deialdia martxan dago.
DATU ESANGURATSUENAK hauek dira:
1. Izena emateko epea: 2018ko urtarrilak 8-19
2. Onartuen behin behineko zerrenda: urtarrilak 29
3. Erreklamazioak: urtarrilak 30 – otsailak 14
4. Onartuen behin betiko zerrenda: otsailak 23
Egin beharreko proben egutegia:
* Zati komuna: Apirilaren 25ean, 16:00etan.
* Zati espezifikoa: Apirilaren 26an, 16:00etan.
Sarrera frogako azterketarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako idazkaritzan izena eman daiteke eta azterketa ere, Miguel Altunako instalazioetan egin ahal izango da.
Informazio gehiagorako: 943 76 38 40 edo 943 76 24 91 zenbakietara deitu edo Miguel Altunako idazkaritzan kontsultatu daiteke.


