Bekek gai hauek jorratu beharko dituzte:
- 5 beka ekodiseinu, prebentzio, berrerabilpen, gaikako bilketa eta hondakinak birziklatzeko arloetako ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako.
- 2 beka aurrezpen eta eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako.
- 4 beka emateko, bakoitza 12.000 eurokoa: 2 beka, aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako, eta 2 beka, aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio proiektuetarako
Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin. Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da. Era berean, eskatzaile batek tutoretza-lanak egiten dituen pertsona bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate, ikerketa-zentro edo enpresa publiko edo pribatu bateko kide izan daiteke, baldin eta bekaren xede den gaiarekin lotura zuzena badute.


