Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Ikasgelako edukiak lantzen, sektoreko enpresak bisitatuz

Azken egunotan, Miguel Altuna Lanbide Heziketan, ikasleak prestatzeko funtsezko hainbat jarduera egin dira. Ekintzailetza sustatzeko Ekinola jardunaldia, nazioarteko proiektuetan parte hartzeari lotutako bisitak eta horietaz gain, ikasleek irteera desberdinak izan dituzte inguruko enpresetaraikasgelan ikasten ari diren enpresetan nola aplikatzen den ezagutzeko.

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko zikloko ikasleek KENDU enpresa bisitatu zuten Seguran, metal gogorra ebakitzeko erreminten ekoizpenean espezializatutako enpresa. Bisitan, sakon ezagutu zituzten mekanizazio- eta kudeaketa-prozesuak.

Ziklo bereko 1. mailako ikasleek, GEHIBER bisitatu zuten Bergaran, eta bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten ekoizpenean aplikatutako prozesu industrialak, ikasgelan eskuratutako ezagutzak indartuz.

Bestalde, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko 2. mailako ikasleek BETSAIDE galdategia bisitatu zuten Elorrion, eta mekanizazioko 2. mailako ikasleek IAM eta FILANBERRI enpresen instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten. Prestakuntza-esperientzia horiek industria-errealitatearen ikuspegi zuzena ematen dute, eta ikasleak beren etorkizun profesionalerako prestatzen dituzte.

Eskerrik asko egindako harrerengatik.