Azken egunotan, Miguel Altuna Lanbide Heziketan, ikasleak prestatzeko funtsezko hainbat jarduera egin dira. Ekintzailetza sustatzeko Ekinola jardunaldia, nazioarteko proiektuetan parte hartzeari lotutako bisitak eta horietaz gain, ikasleek irteera desberdinak izan dituzte inguruko enpresetaraikasgelan ikasten ari diren enpresetan nola aplikatzen den ezagutzeko.
Instalazio Elektriko eta Automatikoak zikloko ikasleek Itziarren kokatuta dauden Automatismos Lor, Chiron Iberia eta Hadimek S.L. enpresak bisitatu dituzte. Hasteko, AUTOMATISMOS LOR, S.A. lantegian, koadro elektrikoaren sorrera fase guztietan ikusi ahal izan zuten: Erabiltzen diren eroale mota desberdinak, konektoreak, plaken eta koadro desberdinen mekanizazioa, elementuen kokapena, kableatua,…
Ondoren, CHIRON IBERIA, S.A.U.-n, koadroa makina berri batean eta berreraikitako makina batean muntatuta ikusi zuten. Mekanizazio-zentroak piezarik gabe martxan eta erabat desmuntatuak, bankada eta koadro elektrikoarekin bakarrik daudenak ikusi ahal izan zituzten.
Amaitzeko, HADIMEK S.L-n, koadro elektriko batek 17 urtez etengabe funtzionatu ondoren, aldaketak eta narriadura normalak eginda, zer nolako bilakaera duen ikusteko aukera izan zuten. Gainera, makinak lanean ikusi zituzten. Horrela, ikasleek koadro elektrikoaren helburu nagusia ulertu eta bertako usainak dastatzeko aukera izan zutelarik.
Azken finean, irteerak koadro elektriko bat eta haren bilakaera nola eraiki den ulertzeko balio izan du eta, horretaz gain, ikasleen balizko irteera profesionalak orientatzeko ere bai.
“Fabrikazio Adimenduna” eta “Adimen Artifiziala eta Big Data” espezializazioetako ikasle-irakasle taldeek, FAGOR EDERLANek Bergaran duen planta bisitatzeko aukera izan dugu urri hasieran. Aukera bikaina teknologia oso aurreratuko soluzioak eta jardunaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko.
Mekatronika Industriala zikloko ikasleek, Bergarako LAZPIUR enpresa bisitatzeko aukera izan dute, enpresak egiten dituen azken teknologiak eta fabrikazio prozesuak ezagutzeko aukera izan dute.
Eskerrik asko egindako harrerengatik.


