Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Ikasgelako edukiak lantzen, sektoreko enpresak bisitatuz

Azken egunotan, Miguel Altuna Lanbide Heziketan, ikasleak prestatzeko funtsezko hainbat jarduera egin dira. Ikasleek irteera desberdinak izan dituzte inguruko enpresetaraikasgelan ikasten ari diren enpresetan nola aplikatzen den ezagutzeko.

Azaroaren 26an, Administraritza Kudeaketako ikasle taldea SORALUCE enpresa bisitatzen  izan zen eta bertan enpresa erakusteaz gain, administrari bezala lan egiteko eskatzen dituzten baldintzetaz aritu ziren. Administrariak lanean ikusteko aukera ere izan zuten egindako bisitan zehar.

Abenduaren 2an, Forjako taldea Bergarako FEGAR S.A. enpresa bisitatzen izan da. Bertan forjarako erabiltzen dugun alanbroia nola tratatzen eta trefilatzen duten erakutzi zieten, materialak duen garrantziaz ohartaraziz. Beti bezala oso ondo hartu zituzten eta azalpen zabalak eman ere bai.

Eskerrik asko egindako harrerengatik.