Aste honetan, hainbat ekintza izan ditugu ikastetxean, proiektuei loturiko bisitak jaso… gure ikasleek ikasgelan ikasten ari direna enpresetan nola aplikatzen den ezagutzeko, irteera desberdinak izan dituzte:
Administrazio Kudeaketako 2.mailako ikasleek Banco de España ezagutu dute,
Administrazio eta Finantzak zikloko 1.mailako ikasleek, Lacor-Ibili menaje enpresa bisitatu dute, enpresaren antolaketa lantzeko: Giza baliabideen kudeaketa, merkataritza jarduera, tailerrak nola funtzionatzen duen, logistika eta enpresako komunikazioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.
Mekanizazio eta Mekatronika Industriala zikloko 2.mailako ikasleek, Adegik antolatutako New Cultures ekitaldian parte hartu dute. Izan ere Kultura Berrirako trantsizioa hasi da, Unibertsitate Graduetako eta Lanbide Heziketako ikasleak bildu dira honako helburuei lotuta: Enpresa barruan harremanak izateko modua aldatzeko kontzientziatuta dauden enpresen errealitatea erakustea, Kultura Berria sentsibilizatzen eta ezagutarazten jarraitzea, ikasleen mundura bere lurraldeko enpresak hurbiltzea, talentua lurraldeko enpresetara erakartzea eta ikasleak, irakasleak eta enpresak partekatzea (hainbat profil) NCEri eta talde-lanari buruzko gogoetak egitea.
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa zikloko 1.mailako ikasleak, Elorrioko Indefunsa S.A.L eta Industrias Beta bisitatzeko aukera izan zuten. Bertan, mekanizazio eta estanpazioko teknologia ezberdinak ikusi zituzten.
Zuzendaritzari Laguntza zikloko 2.mailako ikasleak, Donostian ospatu den Nazioarteko Lanbide Heziketako kongresuko antolakuntzan parte hartu dute enpresa-protokoloa, komunikazioa eta bezeroarenganako arreta eta enpresa-ekitaldien antolamendua landuz egoera erreal batean. Amaieran, gure ikasleei eskerrak eman zizkien, bideoan ikusi nahi? Hemen bideoa.


