Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Hotzeko Estanpazioko ICFG2024ren 57. Konferentzian parte hartzen gaude, Hego Koreako Busan-en.

ICFG2024 Hotzeko Forjaren Nazioarteko Konferentziaren 57. edizioa Busan-en (Hego Korea) ospatzen ari da, mundu mailan hotzeko estanpazioaren industriarako funtsezkoa den ekitaldia. Parte-hartzaileen artean, MGEPko eta Ecenarro S.COOP enpresako kideekin batera, Miguel Altunako irakasle den Unai Ziarsolo dago, Miguel Altuna Lanbide Heziketa ICFG Elkarteko (International Cold Forging Group) partaidea da eta.

Biltzarrean – Plenary Meeting izenekoan forjaketan eta hotzeko estanpazioan teknologia berriak ikertzeko eta aplikatzeko ohiko aurkezpen teknikoak lantzen ari dira, baita talde-lanak ere. Bertaratutakoek sektoreko azken joerak eta berrikuntzak ezagutzen aukera paregabea izaten ari dira, eta gainera, enpresetara egiten diren bisitak ere interesgarriak izaten dira.

INFORMAZIO GEHIAGO