Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Geroz eta ikasle gehiagok beraien formazioa ikastetxean eta enpresan txandakatzen dute

Miguel Altuna Lanbide Heziketan, tradizioz enpresekin dugun gertuko harremanari esker eta ikasleekiko dugun konpromisoari lotuta, ahalegin berezia egiten dugu ikasleek beraien ikasketak lanpostuetan aplikatuz osatu ditzaten. 

Izan ere, enpresek eskatzen dituzten lanpostu kualifikatuei erantzuteko eta ikasleak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko, Lanbide Heziketak oso formazio praktikoa eskaintzen du. 

Honen guztiaren adierazgarri, esan beharra dugu 2022/23 ikasturtean, goi mailako heziketa zikloetako 1.kurtsoko 92 ikaslek 52 enpresetan maiatzean praktikak egin izana eta baita, ikasturte osoan zehar, LH DUALean 56 ikaslek beraien ikasketak ikastetxean eta enpresan txandakatu izana Debagoiena eta inguruetako 36 enpresatan.

Horretaz gain, esatea Alberto Larrea, Miguel Altunako LH DUALeko koordinatzaileak,  enpresetako LH DUAL tutoreei formazio saioak eskaini dizkiela ADEGIn, funtsezkoa baita enpresetako tutore, ikastetxeetako DUAL tutore eta ikasleen arteko koordinazioa, komunikazioa eta elkarlana.