Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Frankfurten berriki ospatutako FORMNEXT 2019 ferian egon gara

FORMNEXT ferian egon gara Azaro amaieran, fabrikazio gehigarriari buruzko erakusketa entzutetsuan. Feria hau mundu mailako konferentzia nagusia da alor honetan, eta industria ekoizpen adimentsuaren hurrengo belaunaldia topatu leike urtero Frankfurten (Alemania) egiten den azoka honetan.

Aurten berriro ere, Formnextek arrakasta handia izan du: 850 erakusketari eta 34.500 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen (iazko 27.000en aldean), bosgarren edizioak. Edizio hau, fabrikazio gehigarrien teknologien industrializazioan oinarritu da. Esan beharra dago aurten aurkeztutako makinak handiagoak, industrialagoak eta ekoizpen behar handiagoak asetzeko gai direla.

Aurkezten diren erakusle guztien artean, AM metal aktoreen presentzia nabarmena izan da, formatu handiko makinak, zeramikarekiko interes nabarmenagoa eta, azkenik, sektore profesionaleko bisitarien presentzia nabarmena.

Formnext-en industria-sektore askotako adituek egiten dute bat, hala nola automobilgintza, aeroespaziala, ingeniaritza mekanikoa, osasungintzari loturiko teknologia, ingeniaritza elektrikoa eta beste hainbat.

Ekoizpen berritzaile hauen helburua beti:

  • Eraginkortasuna handitzea
  • Baliabideak kontserbatzea
  • Produktuak merkaturatzeko denbora optimizatzea.
  • Aukera berriak irekitzea diseinuan eta ekoizpenean.

Fabrikazio gehigarria etengabe garatzen ari den teknologia izanik, azokak ez du hutsik egin, gaur egun argia ikusten ari diren hobekuntzak eta aurrerapenak harritzen jarraitzen dutelarik.