Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Fabrikazio Automatizatua eta profil profesional berriak

Miguel Altuna LHII, estatu mailako Lanbide Heziketako bikaintasun zentroen sareko partaidea da eta Bikaintasuneko beste ikastetxeekin elkarlanean Fabrikazio Aurreratuko etorkizuneko langileen profilen azterketa egin da estatuko hainbat enpresekin eta tartean gure inguruko tamaina ezberdineko  8 enpresekin.

Oriol Homs soziologoa izan da analisi honen arduraduna eta bere emaitzen berri emateko jardunaldia izan genuen azaroaren 29an Miguel Altunan. Lehendabizi irakasle guztientzat eta ondoren inguruko enpresei zuzendua. Lanbide Heziketako sailburuordetza, Bergarako Udala, Debagoieneko Mankomunitateak, Adegik, Enpresarek, IVAF-EIEI, Tknika eta Debagoieneko enpresa multzo handi batek parte hartu zuten:Fagor Ederlan, ULMA, Goizper, Gehiber, Zerbimek, Eusko, CMZ Machinery, Espytes, Metagra, Industrias Urcela eta Mecanizados Bergara.

Bide batez saio honetan enpresen iritzia ere entzun nahi izan genuen, etorkizuneko profil zehatzena sortu asmoz.

ORIOL HOMS